Mugi Tolosako egutegiak Zerkausian banatuko dituzte

Ataria 2022ko abenduaren 22a

Mugi Tolosa egitasmoko irudiekin osatutako 2023ko egutegiak datorren astelehenean eta asteartean, hilaren 26an eta 27an, banatuko dituzte, Zerkausian, 11:00etatik 12:30era.

Aurtengoa seigarren urtea da Tolosako Udalak egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela parte hartzaileen zein herritarren artean. «Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikusaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzian azpimarratuz eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz».

700 egutegi banatuko ditu udalak aurten eta, soberan geratzen direnak Udaten edo Usabalen eskuratu ahalko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!