Tolosako I. Gabonetako Padel Txapelketa antolatu dute

Ataria 2022ko abenduaren 21a

Goazen TP kirol klubak Tolosako I. Gabonetako Padel Txapelketa antolatu du, abenduaren 26tik 31ra.

Neska eta mutilen txapelketak izango dira, eta gutxienez 16 urte eginda behar dira. Ongietorri oparia parte hartzaile guztientzat, sariak irabazleentzat, zozketak eta gehiago izango dira. Izen ematea 20 euro bikoteko Tolosako padel eskolako ikasleentzat (gutxienez bikotetik bat), eta gainontzekoentzat 30 euro. Izen emate epea gaur bukatzen da; goazentp@gmail.com helbidean edo 684 40 64 82 zenbakian (whatsappez) egin daitezke.

Txapelketa modalitatea multzoka egingo da eta gero azken fasea jokatuko da. Bikote bakoitzak gutxienez bi partida jokatuko ditu. Gehienez mutiletan 24 bikote eta nesken 12bikote izango dira. Txapelketaren arauak eta ordaintzeko modua parte hartzaileei azalduko zaie izen ematea gauzatu eta gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!