Arrasateko Akordeoi Jaialdian emaitza bikainak

Ataria 2022ko abenduaren 20a

Tolosako Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako ikasleak akordeoi jaialdiaren 34. edizioan izan dira. Urrezko eta zilarrezko dominak lortu dituzte.

Amaia Lizaso, Koldo Tarragona eta Maria Zubimendi irakasleen zuzendaritzapean, Tolosako ikasleak Arrasaten izan dira. Bakarlarien kategori ezberdinetan, Laida Aldanondo, Naroa Arregi, Imanol Lopetegi, Alaitz Azpiroz eta Amelia Elgarrestak parte hartu dute.

Ganbara Musika kategorian, berriz, Laida Aldanondo, Daniela Ceberio, Euken Fernandez, Lorea Martinez, Eunate Garmendia, Ariane Sarasola eta June Iriartek emaitza bikainak lortu dituzte. Aipatzekoa da, Laida Aldanondok C Mailan lortutako urrezko domina. Gainerako parte-hartzaileek zilarrezko dominak eskuratu dituzte dagozkien kategorietan.

Musika eskolatik guztiak zoriondu dituzte: «Zorionak guztiei eta musikarekin gozatzen jarraitu dezagula!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!