Jexuxa Arostegi Beraza hil da, Joxean Lasaren ama

Tolosaldeko Ataria

Abenduaren 19an zendu zen tolosarra, 94 urte zituela. Bihar, asteazkena, Santa Maria parrokian egingo da hileta, 19:00etan.

Jexuxa Arostegi Beraza Joxean Lasaren ama zen. Lasa eta Zabala Guardia Zibilak bahitu eta erail egin zituen 1983. urtean. Ondoren, 12 urte eduki zituzten desagerturik. Jexuxa Arostegiren anaia, Jose Arostegi, 1937 desagerrarazi zuten eta oraindik haren gorpua ez da azaldu. 'Isastegi sagardotegiko amona' bezala ere ezaguna zen tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!