Isidro Larrañaga Beloki soinu jotzaile eta musikagile tolosarra zendu da

Ataria 2022ko abenduaren 17a

Bart hil zen 91 urterekin; 1980an Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra sortu zuen herrian.

Ramon Otamendi eta Ignacio Mokoroa maisuekin hasi zen akordeoia jotzen ikasten. 1979an, Euskal Herriko Dantzak diskoa kaleratu zuen, eta urtebete beranduago, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra sortu zuen jaioterrian. Lehen urteetan, bera izan zen orkestrako zuzendaria, eta Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere kontzertuak eskaini zituzten. Gaur egun, bere seme Isidro Larrañaga da orkestrako zuzendaria.

Besteak beste, Orbela eta Adarra dantzarako doinuak konposatu zituen; lehenik akordeoirako sortuak, ondoren txistulari bandentzako moldaketak egin zituen.

Horrela gogoratu du Isidro Larrañaga Musika Eskolak bere sare sozialetan:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!