IV. Kantik Zikloko kontzertua, Hodeiertz Abesbatzaren eskutik

Ataria 2022ko abenduaren 15a

Abenduaren 23an, ostirala, Gabonetako kontzertua egingo du Hodeiertz Abesbatzak Tolosako San Frantzisko elizan, 20:15ean hasita.

Kontzertu berezia izango dela aurreratu dute; Arimaz orkestrak ere joko du beraiekin batera; Enrike Azurza izango da zuzendaria; bakarlaria, berriz, Jon Etxabe Arzuaga.

Hemen irakurri daiteke kontzertuko programa:

  • Bourrée pour les basques (Jean Baptiste Lully)
  • Les folies d’Espagne (Jean Baptiste Lully)
  • Marche pour la Cérémonie des Turcs (Jean Baptiste Lully)
  • Concert pour quatre parties de violes, H. 545, Charpentier (Marc-Antoine)
  • There is no rose (Philip Stopford)
  • Pater noster (Peteris Vasks)
  • Pueri concinite (Johann von Herbeck)
  • Eguberrietako zortzikoa: Eguzki aldetikan (Felipe Gorriti)
  • Aurtxoa seaskan (Gabriel Olaizola)
  • Suite de Navidad (Tomás Aragüés)
  • BIS: Jendia dabil pozez (Eduardo Mocoroa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!