'Gabon Solidarioak' programa, Topic-en

Ataria 2022ko abenduaren 15a

Familia behartsuei laguntzeko kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatu dituzte, bihar (ostirala) eta hilaren 29an.

Urteak dira Topic-en Gabon Solidarioak programa antolatzen hasi zirela. Kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat izaten dira, baliabide ekonomiko urriak dituzten familia behartsu guztiei Gabon hobeak igarotzen laguntzeko. Aurtengo edizioan bihar izango da kontzertua, 18:30ean, Tolosako Musika Eskolako ikasle eta irakasleen eskutik. Txotxongilo-ikuskizuna, berriz, hilaren 29an izango da, 18:30ean; Galtzagorriak ikuskizuna izango da.

Jada erosi daitezke sarrerak esteka honetan: Cittolosa.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!