Ostegunean, hilak 15, Alpino Uzturre Mendi Elkarteko mendi lasterketen taldea indarberritzeko bilera irekia egingo dute. 19:30ean izango da, elkartearen lokalean (Gudari kalea, 5). Bilerara joan ezin duenak 659 073 551 telefono zenbakira (Josu) deitu behar du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?