Harizpe elkarteak bi ekimen antolatu ditu datozen egunetarako

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Tolosako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak, gabonsariak banatuko dizkie bazkideei, datozen bi asteetan; horrez gain, etzi, hilak 15, hitzaldia egingo dute elkartean.

Harizpe elkarteak gabonsariak banatuko ditu elkartean, bazkideentzat. Abenduaren 23ra arte eskuratu daitezke, astegunetan, eta ondorengo ordutegian: 10:30etik 12:30eara. Bazkide txartela eguneratuta eramatea ezinbestekoa dela aurreratu dute. Bestetik, ostegunean, abenduak 15, Valentina Montero notarioaren hitzaldia izango da elkarteko (Emeterio Arrese, 2) beheko solairuan. 17:00etan hasiko da saioa eta testamentu, herentzia eta oinordetzei buruzko azken aldaketen inguruan hitz egingo du Monterok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!