Tolosa CF mendeurrena

Beteranoen partida eta afaria, giro onean

Ataria 2022ko abenduaren 12a

Tolosa CF-ren mendeurrenarekin lotutako bi ekitaldi izan zituzten larunbatean, eta bietan giro onean egon zirela azaldu dute klubeko futbol ataletik.

Lehenengoa Tolosa CF-ko eta Realeko beteranoen arteko partida izan zen. Realekoek 0-2 irabazi zuten, eta klubetik oso gustura daude harmaila ia beteta izan zelako. Horrez gain, puzgarriak jarri zituzten haurrentzat eta horrek ere festa giroa areagotu zuen.  

Eguneko beste ekitaldia afaria izan zen. Futbol atalak antolatuta, jokalari ohientzat eskertza moduan, Trianguloa plazan 150 pertsona elkartu ziren. Hotz egiten bazuen ere, giro goxoan egion zirela azaldu dute klubetik. 

Topaketa hori baliatu zuen gainera futbol atalak klubeko hiru intsignia emateko. Horietako bat Jose Manuel Arruabarrenari eman zioten, 60 urtez klubari lotuta egon baita. Bestea Antxon Iglesiasi, emakumezkoen futbolean egindako lanagatik. Azkenik, Javier Ibañezi eman zioten bestea, futbol atalean azken 25 urteetan egindako lanagatik. 

Partidako argazkia: JAVI ELOLA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!