Tolosarren laguntza eskatu dute, behar gehien dutenei laguntzeko

Ataria 2022ko abenduaren 7a

Herrikide ikastetxeak, Kirikiño aisialdi taldearekin batera, urteroko Eguberrietako lata kanpaina abiatuko du abenduaren 12an.

Kanpaina hau Abegi, Caritas eta Gurutze Gorrira bideratuta dago; bertan egoten diren pertsonentzako iraupen luzeko produktu ezberdinak lortzea da helburu nagusia, baina higiene, Gabonetako produktu eta jostailuak ere jasoko dituzte. Abenduak 12tik 22ra, egunero eskoletako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera 8:00etatik 17:00etara, eta horrez gain, hilaren 17an, Tolosako hainbat supermerkatuetan egongo dira goiz osoan zehar, bilketa egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!