BABESTUTAKO EDUKIA

Urte amaierarekin aukera paregabea kotxe berria erosteko

Ataria 2022ko abe. 12a, 10:00

Paul Zabala, Tolosako Autowagen. ATARIA

Stockean autoak dauzkate Tolosako Autowagen, horrela, segituan eta baldintza ekonomiko egokietan ibilgailu berria eskuratzeko aukera dago.

Urte hasierarekin merkatuko alor guztietan egiten dute prezioek gora. Bada, urte amaiera den honetan, Tolosako Autowagen aukera zabala dute ibilgailuetan, arrazoizko prezioan: «Komertzio mailan beti da interesgarria urte amaiera». Gainera, stockean dauzkate autoak; honela, azken aldian epeekin dauden arazoak ekidin daitezke. «Tolosan bertan dauzkagu fisikoki autoak, eta horrek lagundu egiten du, batetik, entregatze epea laburra delako, eta bestetik baldintza ekonomiko egokietan dauzkagulako».

Tolosako Autowagen, Audi eta Volkswagen markekin egiten dute lan, eta bertan, modelo guztiak ikusteko aukera dago aurrez aurre. Stockean ere modelo guztiak dituzte saltzeko prest. Azken boladako tendentziari jarraika, merkatua SUV modeloetara doa: sport utility vehicle esan nahi du. Volkswagenen bost modelo dauzkate, segmentu guztietan: T-Cross, Taigo, T-Rock, Tiguan eta Touareg. «Betiko kotxe konbentzionalak izan direnek, Golf eta Passat, berdin-berdin jarraitzen dute, baina tendentzia kotxe altuagoetara bideratuta dago». Kalitate eta prezio aldetik Volkswagenaren aukerak «oso onak» dira.

Elektrifikazioa geroz eta gehiagora doan honetan, Audi eta Volkswagenen aukera zabala daukate. Gasolinaz eta dieselaz aparte, hibrido eta elektrikoetan ere badute aukera. «Bezeroarentzat egokiena den produktua eskuratu dezan laguntzen dugu, bezero bakoitza mundu bat delako eta behar desberdinak dituelako bakoitzak».

Zerbitzu integrala

Kontzesionarioa eta tailerra, biak daude Tolosako Usabal industriagunean duten lokalean. Zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dute horrela, bezeroa zainduz. «Bezeroari arreta pertsonalizatua ematen diogu, beharrezkoa denetan autoaren bila joanez, beste kotxe bat utziz... naturalki hala ateratzen zaigu».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!