Tolosako Ekinbide Etxeak mikroantzerki-maratoia antolatu du

Ataria 2022ko abenduaren 7a

Helduei zuzendutako hiru funtzioz osatutako saioa izango da, euskaraz; 19:00etan hasiko da eta sarrera 10 euro ordaindu behar da.

Tolosako Ekinbide Etxeak entretenimendua eta kultura herritarrengana helarazteko helburuarekin jarraitzen du, ekimen berriak eta askotarikoak sortzen. Horrela, maiatzean, Musikenerekin lankidetzan, formatu txikiko kontzertu batzuk antolatu zituen, guztira lau, Maiatzeko Doinuak izenburupean. 

Orain, berriz, larunbat honetan, hilak 10, mikroantzerki-maratoia antolatu du Topic-eko antzokian. 19:00etan hasiko da, eta guztira 68 minutuko iraupena izango du, hiru piezatan banatuta: Deus ex Twingo (20 minutu), Gaizki (23 minutu) eta Carmenen zain (25 minutu). Helduei zuzenduta daude eta euskaraz izango dira. Sarreraren prezioa 10 euro da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!