San Esteban auzoko eta Plaza Berriko haur parkeak berritzen ari dira

Ataria 2022ko abe. 6a, 07:58

Bi parkeetako lurra aldatu eta jolas berriak jarriko ditu Tolosako Udalak, herritarren eskaerei erantzuteko.

Plaza Berriko eta San Estebaneko parkeak itxura berritzeko bidean dira. Izan ere, Tolosako Udalak, herriko haur parkeak hobetzeko lanketan, bi guneetan jolas eta lur berriak jartzeko lanak abiarazi ditu; lanak datorren astean amaitzea aurreikusten dute.

Baina San Estebanekoa eta Plaza Berrikoa ez dira izango udalak berrituko dituen jolastoki bakarrak. Horiekin batera, datorren urteari begira herriko beste hainbat parke berritu eta hobetzea aurreikusi dute, herritarren eskari eta proposamenei erantzuteko. Eta hobekuntza lan horiez haratago, aurrekontu parte-hartzaileetan Larramendi auzoan jolas-kirol gune bat eraikitzeko herritarrek egindako proposamena txertatu du 2023ko aurrekontuetan, datorren urtean garatzeko.

Udalaren helburua da, pausoz pauso, herriko jolastoki guztiak berritzen, hornitzen eta hobetzen joatea, Tolosako haurrei jolas gune egokiak, dibertigarriak, seguruak eta askotarikoak eskaintzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!