Azken hiru bikote finalistak bihar jakingo dira, Soroa pilota txapelketan

Ataria 2022ko abenduaren 5a

Lehen mailan, Fernandez-Oliden; elite mailan, Canabal-Garmendia eta etorkizunekoetan, Amiano-Peñalver finalerako sailkatu dira. Aurkariak zeintzuk izango dituzten bihar jakingo dute, Beotibarren 11:00etan hasiko den pilota jaialdian.

IX. Ogi Berri Txapelketa, Migel Soroaren Oroimenezkoa, azken txanpan sartu da. Lehen finalerdiak igandean jokatu ziren,eta azkenak bihar jokatuko dira.

Lehen mailan, Fernandez-Olidenek 22-11 irabazi zien Zubizarreta-Erleri. Elite mailakoan, eskualdeko pilotari batek txapelketari agur esan zion. Eneko Labakak 17-22 galdu zuen Canabal-Garmendiaren aurka, Apezetxea lagun zuela. Etorkizunekoetan, Amiano-Peñalverrek 22-20 irabazi zuten euren finalerdiak, Rekalde-Belokiren aurka.

Bihar, 11:00etan Beotibarren

Soroa txapelketako azken finalerdiak bihar jokatuko dira Tolosan. Hauek izango dira hiru partidak:

  • Lehen mailan: Altuna-Ugartemendia vs. De La Fuente-Lizeaga.
  • Elite mailan: Arteaga-Irurita vs. Alberdi-Aldabe.
  • Etorkizunekoen mailan: Apezetxea-Landa vs. Aranbarri-Telleria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!