«Herriko zerbitzuetara normaltasunez joatea da helburua»

Tolosaldeko Ataria 2022ko abe. 2a, 19:59

'Batu sarea' izeneko ekimen berria jarri du martxan Zutani Elkarteak Tolosan. Gipuzkoan egiten den lehena da eta Tolosako 20 establezimenduk jadanik bat egin dute proiektuarekin.

Zutanik eskualdean zerbitzuen sare solidarioa jarri nahi du martxan. «Pobrezia eta bazterkeria egoeran daudenek, herriak eskaintzen dituen zerbitzuak duintasunez erabili ahal izatea lortu nahi da», azaldu dute elkartetik.

Lehen urratsa Tolosan eman dute, 'Batu sarea' ekimena martxan jarriz. Bere funtzionamendua ere azaldu dute: «Zerbitzu edo produktuengatik ordaintzean, borondatea edo ekarpena utzi dezakezu, pobrezia egoeran dagoen beste pertsona batek eskura izan dezan zerbitzu edo produktu hori». Horrez gain, «itsulapiko solidarioa» ere jarriko dute komertzio horietan. Zutanirekin lankidetzan aritzeko beste modu bat izango dela esan dute.

Tolosan 'Batu sarea'-rekin bat egin duten komertzio eta establezimenduak:

  • Babel liburu denda.
  • Panelfisa kooperatiba.
  • Super Eko supermerkatua.
  • Guki ekodenda.
  • Antonio Elosegi bainugelak.
  • Naia haur garapen zentroa.
  • Soronea denda ekologikoa.
  • Xirimiri txokolategia.
  • Goikoetxea janaridenda.
  • Imanol Barriola harategia.
  • Saberri lurrindegia eta kosmetika.
  • Olaya Goikoetxea Solana 2 estankoa.
  • Blai komunikazio diseinu grafikoa.
  • Mireia Roka arkitektura.
  • Frida & Jade ile apaindegia.
  • Berazubi Osteopatia Zentroa.
  • Marcel ile apaindegiko produktuak.
  • Garia okindegia.
  • Vasconia lentzeria.
  • Shuyana edergintza.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!