Finalerdietan sartuko da Ogiberri Pilota Txapelketa

Ataria 2022ko azaroaren 30a

Argazkia: PILOTARENTXOKOAWEB.COM

Ogi Berri Pilota Txapelketa, Migel Soroaren Oroimenezkoa, finalerdietara iritsi da. Bi jardunalditan jokatuko dira, biak Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta lehenengoa igande honetan izango da, 16:30ean hasita.

Lehen mailako kategorian lehiatzen direnek jokatuko dute lehen partida: Fernandez (San Cosme) eta Oliden (Lapke), Zubizarreta (Lapke) eta Erleren (Lapke) aurka. Bigarrengoan, elite mailakoak: Eneko Labaka (Tolosa Aurrera) eta Irazustabarrena (Intxurre), Senar (Lapke) eta Garmendiaren (Lapke) aurka. Promesen mailan, U. Amiano (Tolosa Aurrera) eta Peñalver (Peña Pelotazale San Sebastian), Rekalde (Txumuluxueta) eta Belokiren (Gazteleku) kontra.

Finalerdien bigarren jardunaldia abenduaren 6an izango da, eta 11:00etan hasiko da. Lehen partida lehen mailakoa izango da, eta Altuna-Ugartemendia (Tolosa Aurrera) bikoaren aurka De la Fuente (Irurtzun) eta Ek. Lizeaga (Mundarro) ariko dira. Bigarren partidan, elite mailan, Arteaga (Behar Zana) eta Irurita (Oberena), J. Alberdi (Tolosa Aurrera) eta Aldaveren (Oberena) aurka. Hirugarren partidan, promesen mailan, Apezetxea (Erreka) eta Landa (Oiarpe), Aranbarri (Azkoitia) eta Telleriaren (Lapke) aurka.

Aurreko larunbatean jokatu zen final-laurdenetako bigarren jardunaldia, eta emaitzak ondorengoak izan ziren: lehen mailan, Zubizarreta-Erle 22, Etxaniz-Eskuza 13; elite mailan, Senar-Garmendia 22, Astiz- Apezetxea 9; eta promesen mailan, Aranbarri-Telleria 22, Perurena-Gabirondo 10.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!