Gurpilen gainean nagusi

Leyre Carrasco 2022ko azaroaren 27a

Irristaka taldeak antolatuta, VII. Indoor saria jokatu da goizean Tolosako Usabal Kiroldegian. Bertan, Euskal Herriko patinatzaile onenetarikoak elkartu dira, eta lehia estua izan dute elkarren artean.

Usabal kiroldegiko goiko kantxa konkistatu dute beste behin patinatzaileek. Bertan, zazpigarren urtez, Irristaka taldeak antolatzen duen Indoor saria jokatu da. Euskal Herriko patinatzaile onenetarioak elkartu dira, eta hauek hiru proba egin behar izan dituzte.

Banaka, batetik, abiadurazko proba izango da, pistari lau itzuli emanez. Bestalde, aurtengo berrikuntzetako bat proba luzeago bat jarri dutela izan da: hamabi itzuli eman behar izan dituzte proba horretan. Horrez gain, erreleboka ere egingo dute beste proba. Azken horretan, txanda ematerakoan abiadan doan taldekideak besteari bultzada eman behar izan dio, zeraman abiadura besteak aprobetxatzeko.

Hiru mailetan banatu dituzte parte hartzaileak, eta honela geratu dira lehen hiru postuak kategoria eta modalitate bakoitzean:

Gazteen maila: Neskak

  1. Uxue Sola Baigorri
  2. Irantzu Arriaga Cenzano
  3. Haizea Penalta Artakoz

Gazteen maila: Mutilak

  1. Oier Lara Dominguez
  2. Jon Urkizar Estibariz
  3. Ioritz Marquès Herrero

Senior: Neskak

  1. Maddi Goya Anton
  2. Uxue Barredo Uriarte
  3. Eider Ruiz de Arcaute Ochoa

Senior: Mutilak

  1. Dani Garro Martinez
  2. Ximon Villalobos Alvarez
  3. Julen Urkizar Estibariz

Master: Mutilak

  1. Ekaitz Perez de San Roman
  2. Enrique Leiva Peña
  3. Ilazki Zalakain Erbiti

Erreleboak: Gazteak

  1. Amaia
  2. Cantalagua
  3. Desliza Vitoria

Erreleboak: Helduak

  1. San Juan
  2. Desliza Vitoria
  3. Irristaka 2

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!