Hondakinen prebentzioan azpimarra jarriz

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko azaroaren 26a

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea da, eta gaur, Tolosako Zerkausian hondakinen prebentzioan azpimarra jarri nahi izan dute. Lau gunetan banatuta, herritarrak, eta batik bat, txikienak kontzientziatu dituzte.

Hondakin gutxiago sortzeak duen garrantziaz kontzientziatzen ahalegindu dira postu ezberdinetan. Hasteko, konposta egiteak dituen abantailak azaldu dizkiete gerturatuta herritarrei. Herrian dituzten aukerak eskaini dizkiete, eta baita azalpenak eman ere.

Bestetik, hondakin gutxiago sortzeko bide bat izan daitekeela erakutsiz, hortzetako pasta naturala egiteak duen lana ikasi dute, eta etxera eramateko bidea izan dute. Horrez gain, ipuinen bidez, eta jolas moduan hondakin gutxiago sortzeko bideak ikasi dituzte, haurrek eta gurasoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!