Udalak Zumarditxikiko proiektua azalduko die herritarrei azaroaren 30ean

Ataria 2022ko azaroaren 25a

Bileraren helburua da Zumarditxikiaren izaera eta erabilera berreskuratzeko teknikoki landu den proiektua erakutsi eta eremuan egingo den esku-hartzearen berri herritarrei ematea. 18:30ean izango da bilera, batzar aretoan.

Tolosako Udalak proiektu bat garatu du Zumarditxiki eremuak garai batean zuen erabilera eta izaera soziala berreskuratzeko. Proiektu hori herritarrei zabaldu nahi die orain, eta bilera irekia egingo du datorren asteazkenean, hilak 30, 18:30etik aurrera udaletxeko batzar aretoan. «Bertan, Zumarditxikiaren izaera soziala eta erabilera berreskuratzeko teknikoki landutako proiektua aurkeztuko zaie tolosarrei, eremuan egingo den esku-hartzearen berri emanez», esan du. Bileran, udal gobernuko ordezkariek, udaleko arkitektoak eta proiektuaren idazketaz arduratu den Sestra enpresako kideak egongo dira azalpenak ematen eta herritarren zalantzak argitzen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!