2022/11/30 19:00

Bizikidetza sustatzen

Bizikidetza sustatzen
Leidor antzokia, Tolosa

Tipularen Sehaska kanta film dokumentala eta solasaldia. 2021. urtean egindako film honek presoek medikuarengana joateko, diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat jasotzeko dituzten zailtasunak bistaratzen ditu. Diskurtso politikotik haratago doan hizkera erabiltzen du, osasunerako eskubidetik kanpo dauden presoek bizi duten babesgabetasuna ikuspuntu emozional batetik aztertuz. Filma euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin eta 83 minutuko iraupena izango du. Emanaldiaren ondoren zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!