Alkoholismoari buruz hitz egiteko bilera irekia, bihar

Ataria 2022ko azaroaren 23a

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, bihar, bilera irekia egingo du 19:30ean, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko.

Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan. «Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da», adierazi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!