Julio Villar eta Dina Bilbao protagonista, gaur eta bihar, Tolosan

Ataria 2022ko azaroaren 23a

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak Julio Villar eta Dina Bilbao protagonista hartuta hitzaldi bana antolatu du.

Lehen hitzaldia gaur izango da, 19:30ean, kultur etxean, eta Julio Villarri lotua da, eta Dina Bilbaori lotutakoa, bihar, osteguna, izango da ordu eta leku berean.

Gaurko hitzaldiko hizlaria Ibon Gaztañazpi kazetaria izango da. Julio Villarrek Mistral belaontzi txikian munduari bira eman zionetik 50 urte pasa dira, eta Gaztañazpik bere liburua euskarara itzuli du: Julio Villar. E, petrel! nabigatzaile bakarti baten koadernoa.

Dina, bizitza eta kirola

Hogeita bost urte dira Dina Bilbao ondarroarra itsasoan desagertu zenetik. Hasteko, Itxaro Borda idazlearen sarrera hitzaldia izango da, eta jarraian, Anartz Agirre kazetariak ETBrako egindako dokumentala eskainiko dute. Amaieran, Emakumea eta Itsasoa bekaren aurkezpena egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!