Azaroan zehar, Tolosako Udalak tolosarrek etxebizitza alorrean eskura dituzten dirulaguntza guztien berri izan dezaten informazio kanpaina egin du, guztira lau saioz osatuta. San Frantzisko eliza parean izango da azken saioa, bihar, asteartea. Goizez eta arratsaldez izango da, 11:00etatik 13:30eara eta 18:00etatik 20:00etara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?