Azaroaren 27an izango da VII. Irristaka Indoor Sari Nagusia

Ataria 2022ko azaroaren 21a

9:30ean hasiko da lehiaketa Tolosako Usabal Kiroldegian. 2010. urtetik atzera jaiotako edonork parte hartu ahalko du, federatuta egon ala ez.

Irristaka taldeak antolatu du proba, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Irristaketa Federazioaren zuzendaritza teknikoaren babesarekin. Izena emateko epea azaroaren 24an, ostegunean, itxiko da; hortik aurrera, ez da onartuko inskripzio berririk. Gehienez, 100 parte hartzailek eman dezakete izena. Izena emateko edota informazioa eskatzeko ondorengo helbide elektronikora idatzi behar da: irristaka@gmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!