2022/11/19 06:30 - 23:59

Babarrunaren Festa

Babarrunaren Festa
Tolosa

06:30. Trianguloan, XXVII. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera.

08:00. Alondegian, XXXIV. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Gure Kaiola elkarteak antolatuta.

09:00-14:00. Trianguloan, Azoka berezia.

10:00. Alondegian, Pintxo Solidarioa dastatzeko aukera Gure Kaiolaren eskutik. Irabaziak KelleSensa GKE senegaldarrarentzat izango dira.

11:00. Trianguloan, dantza ikuskizuna Udaberri eta Uztaritzeko Izartxo taldearen eskutik, eta ondoren kalejira.

Bentazaharreko Mutiko Alaiek taldearen eskutik euskal kantuak zuzenean, eta Isidro Larrañaga musika eskolako trikitilariak, kalez kale.

11:15. Trianguloan, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

12:00. Trianguloan, Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera.

12:45. Trianguloan, sari banaketak: Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako irabazleak eta

Gure Kaiolaren Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko irabazleak.

14:30. Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea.

18:00. Maria Luisa Agirre Doktorearen Plazan, Bertsolariak kalejiran: Andoni Egaña eta Amaia Agirre.

19:30. Kalez kale, Kalean Txaranga.

23:00. Plaza Berrian, Gozategiren kontzertua.

00:00. Kalez kale, Jainekin Txaranga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!