Portaera arazoei aurre egiteko ikastaroa, abenduan

Ataria 2022ko aza. 15a, 07:58

Lahar Elkargoak antolatuta, abenduaren 15ean, 22an eta 26an doako saio bana egingo dute Tolosako kultur etxean, 16:30eatik 19:30eara; Izarne Lizaso psikologoak gidatuko du ikastaroa.

Izen ematea zabalik dago, 15 laguneko taldea osatu arte. Bi modu daude horretarako: formakuntza@laharelkargoa.org helbide elektronikora mezua bidaliz edo 663 057 223 (Pedro) telefono zenbakira deituz.

Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte saio horietara, baina batez ere, ikasleentzako eta dementziaren bat duten herritarren famili eta zaintzaileentzako ikastaroa da. Bi helburu nagusi ezarri ditu elkargoak: batetik, jokabidearen ereduan oinarritutako marko teoriko bat sortzea, adineko pertsona batzuen jokaera ulertzeko, eta bestetik, ortaera trastornoekin erlazionaturiko arazoei aurre egitea erraztea.

Ikasgai teorikoez gain, aurre egiteko modu praktikoak ere landuko dituzte, metodologia aktibo eta parte hartzailean oinarrituta.

Programa:

  • Dementziak: definizioa, motak, síntomak, garapena.
  • Giza jokaera eta ikuspegi konduktuala.
    • Jokaeraren definizioa.
    • Inguruaren garrantzia jokaeran.
    • Jokaera arazoen azterketa eta behaketa.
    • Ikuspegi konduktualean “aldaketa teknikak.
  • Jokaera arazo zehatzen aurrean jarraibideak:
    • Arazo egoerak. Definizioa eta arrazoiak.
    • Arazo egoerak saihestu edo murrizteko moduak.
    • Jarduteko protokoloak.
    • Arazo egoerak: erasokortasuna, jokaera depresiboak, agitazioa eta antsietatea, noraezeko ibilerak, lilurapenak – eldarnioak.
  • Adineko pertsonekin, gehienbat dementziadunekin, suertatu daitezkeen bestelako arazo egoerei nola aurre egin. 

Metodologia:

  • Informazioa eta ideien transmisioa, alor ezberdinetako kontzeptu eta ezagupenak.
  • Adibideen eztabaida eta behaketa. Kasu praktikoak.
  • Inplikazioa sustatu: ideiak, iradokizunak, dudak eta esperientziak eztabaidatuz. 
  • Eztabaida, debatea eta konklusioak lantzea sustatu.
  • Ekintza edo jokabide zehatzetan entrenamendua.
  • Hainbat euskarri didaktikoren erabilera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!