Irene Caminos: «Oso gustura nago egindakoarekin»

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Instagram: @irenecaminos

Trialeko txirrindulariak bosgarren postua lortu du Abu Dhabin jokatu den Munduko Txapelketan.

Tolosarrak bere lehen helburua lortu zuen finalera igaroz, eta gertu izan zen brontzezko domina lortzetik. 190 puntu lortuz laugarren postuarekin berdinduta geratu zen eta domina lortzetik hamar puntutara. «Noski amorrua eman didala domina ez lortzeak, hain gertu ikusi ondoren, baina oso gustura nago egin dudanarekin», esan du Caminosek bere sare sozialetan. «Finalerdietatik sentsazioak sinestezinak izan dira, hasieratik oso sartuta egon naiz lehian, eta beraz, kontentu baino gehiago nago egindakoarekin».

Helburua bete duela esan du tolosarrak eta etxera zoriontsu itzuliko dela. «Esperientzia izugarria izan da, eta eskerrik asko nire ondoan izan zareten guztioi», gaineratu du Caminosek. «Orain atseden hartzeko ordua da eta 2023an inoiz baino indartsuago itzultzeko gogoz gaude».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!