Tolosako 64 komertziotan hartu daiteke parte Berria Zabalik kanpainan

Ataria 2022ko aza. 12a, 12:46

Mikel Altzariak da Berria Zabalik kanpainan parte hartu duen saltokietako bat.

Astelehenetik azaroaren 24ra bitarte Berrialagun saltokietan erosiz gero, 1.000 euroko saria irabazi ahalko da. 

Berriak Tolosako Udalaren eta Tolosa & Co elkartearen babesarekin 1.000 euro zozkatuko ditu Berrialagun diren saltokietan kontsumitzen dutenen artean. Azaroaren 14tik 24ra bitartean, izena eman duten 64 dendetan erosketaren bat egiten dutenek aukera izango dute aldiro txartel bat betetzeko. Parte hartzaile guztien artean 1.000 euro zozkatuko ditu komertzio horietan gastatzeko, Kutxabank-en babesarekin.

Askotariko denda txikiek eta establezimenduek eman dute izena Berria Zabalik kanpainan eta komertzio horiek ere izango dute saria; izan ere, Berrian 1.000 euroren publizitatea jartzeko bonu bat eskuratuko dute parte hartzaileek.

Zozketa

Azaroaren 25ean jakinaraziko dute nork irabazi duen kontsumitzaileentzako saria eta nork saltokientzakoa. Kanpaina amaitu eta biharamunean banatuko dituzte bi sariak. Norbanakoak hiru hilabete izango ditu diru hori 64 establezimendu horietan gastatzeko. Komertzioetako jabeek, berriz, urtebete izango dute Berrian publizitatea egiteko.

Ekonomia zirkularra euskaratik eta euskaraz

Berria Zabalik kanpainak hiru ardatz nagusi ditu oinarri: lehenengoa, tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzen laguntzea; bigarrena, kontsumoa Tolosan bertan sustatzea; eta, hirugarrena, aurrez aipatutako guztia euskaratik eta euskaraz egitea. Berria Zabalik kanpaina Euskaraldiak irauten duen bitartean egingo da Tolosan, eta testuinguru ezin hobea izango da euskarak bere lekua izan dezan kaleko eta saltokietako egunerokoan.

Kanpainan izena eman duten saltokien zerrenda

Arropa eta osagarriak

  • Berezi arropa denda
  • Mugar lentzeria-mertzeria
  • Mauka arropa denda
  • The Factory
  • Ponpox oinetakoak
  • Avalon
  • Lizarribar oinetakoak
  • B & B singular store
  • Tantai
  • F & J arropa denda
  • NZB arropa denda
  • Dandaka
  • Aranguren emakumezkoen arropa
  • Aranguren gizonezkoen arropa
  • Karmele mertzeria
  • Jantzi zure arima
  • M. R. Garmendia y M.S. Suarez
  • Rainbow
  • Pottoko
  • Lamas Moda Tolosa
  • Neuda
  • Haiz
  • Arretxe
  • Le True
  • MG Boutique
  • Xarma
  • Vasconia
  • Kimetz #01 gizonezkoen moda (Kale Nagusia, 8)
  • Kimetz #02 emakumezkoen moda (Kale Nagusia, 21)
  • Kimetz arropa denda (Korreo kalea, 35)
  • Tasia
  • Imagen

Etxe apainketa

  • Arteka eskulanak
  • Aparicio tapizeria
  • Mikel Altzariak
  • Ondoloin

Etxetresnak

  • Lumen iluminazioa
  • Key Lan sarrailagintza

Informatika

  • CDI informatika

Elikagaiak

  • Miren Harategia
  • Super Eko supermerkatua
  • Barriola harategia
  • Goikoetxea janari denda
  • Arantxa arrandegia
  • Eceiza Gozotegia (San Frantzisko pasealekua)
  • Eceiza Gozotegia (Rondilla kalea)
  • Xirimiri txokolategia
  • Zabala Kafeak

Jostailu dendak

  • Amets jostailu denda

Osasuna eta edertasuna

  • Eider Bioestetika Zentroa
  • Koxka ile apaindegia
  • Maite lurrindenda
  • Saberri lurrindenda
  • Elena Varela ile apaindegia
  • Zugan
  • Aneka Estetika
  • Josune ile apaindegia
  • Benefit parafarmazia
  • Dentieder
  • Zeu ile apaindegia

Zerbitzuak

  • Richard argazkilariak
  • Arri Studioa
  • Aldama Tapia gestoria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!