Iñigo Goñiren 'Gurutzea gainditu' argazkia, 2023ko Tolosako egutegiko azala

Ataria 2022ko aza. 11a, 19:59

Tolosanklisk lehiaketak baditu 2023ko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. Guztira, 153 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, 41 egile desberdinenak. 

Egutegiaren gaia Kirola izan da, Tolosa CF klubaren iradokizunari jarraituz, izan ere, klubak mendeurrena ospatzen du aurten (eskubaloi sailak 50. urteurrena) eta antolatu dituzten hainbat ekintzen artean, 2023ko Tolosako egutegian egotea adostu zuten udalak eta klubak, modu horretara, udalerrian egiten diharduten lana eta zabaltzen dituzten balioei aitortza egiteko.

Begoña Tolosa Ogasun zinegotziak esan duenez aurtengoa «kirolaren urtea» izaten ari da Tolosan: «Horri lotuta, gaurkoan Tolosa CF klubak zein beste kirol elkarteek Tolosarentzat zein tolosarrentzat egiten duten lana azpimarratu nahi nuke, eta bide batez, baita kirol eragile guztien esfortzu hori balioan jarri, indartu eta eskertu ere. Horrez gain, noski, eskerrak eman nahi dizkiet lehiaketan parte hartu duten guztiei eta zorion beroenak irabazle guztiei».

Iaz bezala, aurtengoan ere epaimahai bitartez aukeratu dira egutegian agertuko diren argazki guztiak. Iñigo Goñiren Gurutzea gainditu argazkia izango da 2023ko egutegiaren azalean agertuko dena; hortaz, 600 euroko saria jasoko du Goñik. Irabazleak berak «oso pozik» dagoela aitortu du gaurko ekitaldian. «Sorpresa handia izan da niretzat; inoiz ez duzu jakiten noiz asmatuko duzun argazki batekin, eta kasu honetan, badirudi asmatu dudala», adierazi du Goñik.

Egutegiko hilabeteak osatzeko hautatutako gainerako argazkien egileek 200 euroko sari bana jasoko dute. Egutegiak Zerkausian banatuko dituzte azaroaren 16tik 18ra bitartean (biak barne).

Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako:

Hilabetea Argazkia Egilea
Azala Gurutzea gainditu Iñigo Goñi Labaien
Urtarrila Egun urte! Berazubi beteta Xabier Aranburu Elosegi
Otsaila Estropadak Miguel Angel Uranga Chueca
Martxoa Erditikan Javier Elola Lekuona
Apirila Helmugara iristen Mari Feli Martinez Carnero
Maiatza Oreka dantza Unai Altolagirre Ormazabal
Ekaina Dantza ere ez al da kirola? Maider Gaztelumendi Garaikoetxea
Uztaila Bike trial Javier Ortiz Moreno
Abuztua Itzala irabazle! Lur Zaldua Aristi
Iraila Urtzi txapelketa Javier Zabala Acosta
Urria Eskalada Juan Carlos Otxoa Ansorena
Azaroa Badator Koldo Lopetegi Galarraga
Abendua Indoor neskak! Iñaki Otegi Arrospide

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!