Nora Ansorenarena izan da marrazki onena

Ataria 2022ko azaroaren 8a

Ostiralean, Gainditzen Tolosaldea eta Goierriko pertsona gorren elkarteak antolatuta, Gor Komunitatearen XIX. Sentsibilizazio Asteko ekitaldien barruan, marrazki lehiaketako sariak banatu zituzten Tolosako kultur etxean.

Pertsona gorren komunikazio-oztopoak izan zen marrazkiak egiteko ikasleei egokitu zitzaien gaia, eta haur ugarik parte hartu zuen lehiaketan. Hasteko, haur bakoitzak bere marrazkia azaldu zuen, eta ondoren sariak banatu zitzaizkien irabazleei (jostailu bat erosteko txartel bat eta zeinu-hizkuntzako ipuin bat). Amaitzeko, hautagaiei ere oparitu zitzaizkien jostailuak erosteko txartelak eta zeinu-hizkuntzako ipuinak.

  • 1. Saria: Nora Ansorena. Herrikide ikastetxea (Tolosa).
  • 2. Saria: Iker Caballero. Irurako Ikastola (Irura).
  • 3. Saria: Xabier Zubizarre eta Nestor Morcuende. Herrikide ikastetxea (Tolosa).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!