Behien txapeldunen txapelduna, Cascanteko Planillorena izan da

Ataria 2022ko azaroaren 5a

Tolosako Ferialekuan XIII. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa jokatu da goizean. Sari ugari banatu dira, baina nagusia, nafarrek irabazi dute. Gidari gazte onenaren saria Araitz Otamendi igeldoarrak irabazi du.

Esneki azokaren barruan jokatu den txapelketan sei baserritako behiek hartu dute parte:

  • Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa)
  • Murrieta (Muskiz-Bizkaia)
  • Casa Nueva (Karrantza-Bizkaia)
  • Garbiñe (Esnotz-Erro-Nafarroa)
  • Planillo (Cascante-Nafarroa)
  • Ardeo (Gatika-Bizkaia)

Sailkapenak

  • 12 hilabete baino gutxiagoko txahalak
  1. Ardeo
  2. Ardeo
  3. Ardeoa
  • 12-16 hilabete bitartekoak
  1. Casa Nueva
  2. Ardeo
  3. Ondazarte Gain
  • 16-20 hilabete bitartekoak
  1. Ardeo
  2. Casa Nueva
  3. Murrieta
  • 20-26 hilabete bitartekoak
  1. Ondazarte Gain
  2. Murrieta
  3. Ardeo
  • Esnetan dauden 36 hilabetetik beherakoak
  1. Casa Nueva
  2. Ardeo
  3. Planillo
  • Esnetan dauden 3 eta 4 urte artekoak
  1. Planillo
  2. Murrieta
  3. Garbiñe
  • Esnetan dauden 4 eta 5 urte artekoak
  1. Planillo
  2. Murrieta
  3. Murrieta
  • Esnetan dauden 5 urtetik gorakoak
  1. Murrieta
  2. Garbiñe
  • Sari Nagusia: Behien txapeldunen txapelduna
  1. Planillo
  2. Planillo
  • Errape hoberena duen behia: Planillo
  • Gidari gazte onena: Araitz Otamendi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!