Maila ona eman dute Tolosa CF-koek Euskadiko Txapelketan

Ataria 2022ko azaroaren 4a

Nesken atletismo taldeak lehen postua lortu du 18 eta 20 urtez azpiko mailan, aurreko asteburuan Durangon jokatutako txapelketan.

Maila horretan, 18-20 urtez azpikoan, mutiletan hirugarren postua lortu dute. 16 urte azpiko mailan, berriz, nesken taldeak hirugarren postua lortu dute eta mutilek laugarrena.

ZORNOTZAKO NAZIOARTEKO KROSA

Emaitza onak lortu dituzte ere Tolosa CF-ko atletek Zornotzako Nazioarteko Krosean. Manex Civicok lehen postua lortu zuen mutilen 18 urtez azpiko mailan, eta nesken maila horretan June Sudupek hirugarren postua eta Ane Martinek laugarrena lortu zuten. Idoia Arrospidek hirugarren postua lortu zuen 16 urte azpikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!