2023ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa astelehenean jarriko dute martxan

Ataria 2022ko azaroaren 4a

Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 11 izango da. Parte hartzea irekia da eta kartelak fitxategi digital batean aurkeztu beharko dira.

Azaroaren 7an 2023ko inauteriei begira jarriko da Tolosako Udala. Etapa berri baten hasiera izango da, iazkoa izan baitzen Tomas Hernandez Mendizabalen azken kartela.

Kartel lehiaketarako baldintzak:

 • 'Inauteriak 2023, otsailak 16-21 / TOLOSA' izango da kartel guztietan agertuko den testua.
 • Tolosako Udalaren logotipoa integratua behar du eraman.
 • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.
 • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa eta gehienez 5MBkoa.
 • Kolorea eta teknika aukerakoa.
 • Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
 • Fitxategiaren izenean leloa jarri behar da.


Epaimahaia Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak bat aukeratuko du irabazle gisa. Honakoa izango da kronograma: 


 • 1. fasea: lehiaketara aurkeztea,  azaroaren 7tik abenduaren 11ra.
 • 2. fasea: Kartel irabazlearen aukeraketa. Epaimahai batek aurkeztutako lan guztietatik bat aukeratuko du, abenduaren 12tik 16ra.
 • 3  fasea: kartel irabazlearen iragarpena abenduaren 21 eta 23 bitarte.


Oinarriak osotasunean udal webgunean daude ikusgai. Informazio gehiagorako Kultur etxera jo behar da, 943 670 388 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!