'Las Poderosas' antzerkira joateko izena emateko epea zabalik

Ataria 2022ko azaroaren 4a

Azaroaren 11n Tolosako Topic-en 18:00etatik aurrera Guatemalako antzerki taldearen emanaldia izango da. Saioaren amaieran solasaldia egingo dute eta bertaratzeko Tolosako Berdintasun sailean eman beharko da izena.

Guatemalako emakume batzuen kolektiboa da Las Poderosas Teatro taldea, eta antzerkiaren bidez, indarkeria matxisten biktima izatetik indarkeria matxistatik bizirik atera zirenak izatera pasa dira. Haien lehen obra aurkeztuko dute Tolosan, azaroaren 11n, 18:00etatik aurrera Topic-en. 2010ean sortu zuten antzerkia, beraiek bizitako indarkeria esperientzietan oinarrituta.

Antzerkiaren ondoren solasaldia eskainiko dute parte hartzaileek. Saioa doakoa izango da baino izena eman beharko da aurrez Tolosako Berdintasun sailean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!