Bisita gidatu antzeztua, tailerra eta ikuskizuna larunbatean

Ataria 2022ko azaroaren 3a

Hileko lehen larunbatean bisita gidatu antzeztua egiten da TOPIC-en familientzat, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Larunbat honetan, azaroaren 5ean, izango da berriro.

Izena emateko 943 65 04 14 telefono zenbakira deitu behar da, edo bestela, cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatzi.

Bisita gidatuaz gain, tailerra eta ikuskizuna ere izango dira larunbat honetan. Bi ekimenak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan daude kokaturik.

Aurten, Ondarearen iraunkortasunari buruzko jardunaldiak egingo dira, ‘Ondarea loratuz, gozatu!’ izenburupean. Lehenik eta behin, 16:30ean, tailer bat egingo da. Parte-hartzaileek, modu ludiko eta aktiboan, hondakinak txotxongilo bihurtzeko sormen-proposamen batzuk probatu eta ikasiko dituzte, birziklatzeak eta zaborra bereizteak duten garrantzia ulertzeko eta hainbeste hondakin ez sortzeko.

18:30ean, testurik gabeko ikuskizun batekin, Andaluziako Clicolé konpainiak ‘Uanna’ lana antzeztuko du. Txotxongiloak, mimoa, maskarak eta itzal-antzerkia nahasten dira eta izaera poetiko nabarmena dute. Ozeanoak jasaten dituzten plastikoek eragindako kutsadurari buruzkoa da gaia.

Tailerra + ikuskizun konbinatu horretarako izena emateko, 943 65 04 14 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!