Elolak eta Apezetxeak lortu dute garaipena elite mailan

Ataria 2022ko urriaren 31

Hirugarren partidan, Elola eta Apezetxea urdinez, Etxeberria eta Erasunen aurka

Ogi Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Tolosako Beotibar frontoian.

Ogi Berri Txapelketa Migel Soroaren Oroimenezkoaren hirugarren jardunaldia jokatu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan joan den larunbatean. Promesetan, Ander Perurenak eta Arkaitz Gabirondok (Aurrera Tolosa) bigarren garaipena lortu zuten, 22-16ko emaitzarekin Faben Ituarte (Lapke) eta Iker Garcia (Aurrera Tolosa) gaindituta. Lehen mailako lehian Ekhi Irribarriak (Lapke) eta Carmelo Lozak (Barberito) osatutako bikote gazteak 22-8ko emaitzarekin irabazi zieten Iker Amianori (Aurrera Tolosa) eta Aimar Ibarlozari (Markina).

Azken norgehiagokan Iñaki Elolak (Aurrera Tolosa) eta Antton Apezetxeak (Umore Ona) bigarren garaipena lortu zuten Aitor Etxebarria (Lemoa) eta Jon Erasun (Behar Zana) 22-16 mendean hartuta.

Datorren larunbatean, azaroaren 5ean, ez da partidarik jokatuko Tolosako Beotibarren, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Bereziaren barruko ekitaldiek hartuko dutelako frontoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!