Altuna III VS Ezkurdia _ Lau eta Erdiko Finala 2022

Altunak nagusitasunez irabazi du

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 30a

Pelotari amezketarrak Lau eta Erdiko finalerdietarako txartela eskuratu du arratsaldean Darioren aurka jokatu duen partida irabazi ostean (22-3).

Lau eta Erdiko finalerdietara igarotzeko gaurko partida bai ala bai irabazi behar zuen Jokin Altunak, eta halaxe egin du Tolosako Beotibar frontoian. Nagusitasunez, gainera. Partida azkarra izan da, lehenengo segundotik tantoak batzen joan baita pelotari amezketarra; bata bestearen atzetik. Dario amore eman gabe aritu da lanean, baina ez du lortu Altunaren erritmora joatea. Aldagelan izan duen arnasa hartzeko tarteak ere ez dio lagundu. Hiru tanto egitea lortu baditu ere, Altunak azkenekoa zuen dagoeneko. Eta, azkenean, 22-3ko emaitzarekin lortu du amezketarrak finalerdietarako txartela. Orain Elordirekin lehiatuko da aurrez aurre finalera igarotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!