Festarako osagai guztiak

Ataria 2022ko urriaren 29a

Tolosako Larramendi auzoan denetarik izan dute gaur festa giroan murgiltzeko: txaranga doinuak, bazkaria, magia, zirkua eta musika.

Dultzaineroen dianak hasi du Larramendi auzoko bigarren jai eguna. Gaztetxoek zirkuaz eta ponpa tailerraz gozatzeko aukera izan dute, eta eguerdian Iraunkorrak txaranga aritu da auzoa alaitzen.

Bazkarian 400 herritar inguru elkartu dira, eta bazkalostean Diego Calavia eta Jon Zabalen eskutik gertuko magiaz gozatu dute. Arratsaldean, Iraunkorrak txaranga itzuli da, eta bitartean gaztetxoek zirku ikuskizuna ikusiz ederki igaro dute. Gazte nahiz helduentzat musika izan da ondoren auzoan.

Bihar izango dute azken eguna jaiek:

  • 10:00. Txistulariak.
  • 11:00. Aldi bereko xake partidak.
  • 11:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 17:00. Buruhandiak.
  • 17:00. DJ Dani.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!