Gor Komunitatearen XIX. Sentsibilizazio Astea, azaroaren 2tik 5era

Ataria 2022ko urriaren 28a

Gainditzen elkarteak antolatu du, eta gizarte osoak pertsona gorren eguneroko arazoak eta zailtasunak ezagutzea du helburu, komunikazio-oztopoak errazago gainditu eta, ahal bada, ezabatu ahal izateko.

Egitaraua
  • Urriak 25 - azaroak 7
    • Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan ilustrazio ezberdinak jarriko dituzte, komunikazio-oztopoak adierazteko.
  •  Azaroak 4, ostirala
    • 17:15. Lehiaketan parte hartuko duten marrazkien erakusketa, Tolosako kultur etxean. Gaia: Gorren komunikazio-oztopoak.
    • Ondoren. Sari banaketa.
  • Azaroak 5, larunbata
    • 11:00. Isabel de las Heras (Granada) ilustratzailearen Oreja Voladora ikuskizuna, haur gorrentzat, Tolosako kultur etxean.
    • 11:00-13:00 eta 16:00-18:00. Gorrentzako tailer emozionala, Tolosako kultur etxean.
    • 19:00. Edu eta Mito (A Coruña) umoregileen emanaldia, Tolosako kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!