Ogi Berri Txapelketaren hirugarren jardunaldia, larunbatean

Ataria 2022ko urriaren 27a

Ogi Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren hirugarren jardunaldia jokatuko da larunbat honetan, Tolosako Beotibar frontoian, 16:30ean hasiko den jaialdian.

Lehen partidan promesak ariko dira: Ituarte eta Garcia, Perurena eta Gabirondoren aurka. Bigarrengoan, lehen mailakoak: Irribarria eta Loza, I. Amiano eta Ibarlozaren aurka. Hirugarrengoan, elitekoak: A. Etxebarria eta Erasun, Elola eta Apezetxearen aurka.

Aurreko larunbatean, promesetan Arrillaga eta Albenizek 22-21 irabazi zioten Amundarain eta Emaldiri. Lehen mailakoan, Amiano eta Ibarloza 22-17 gailendu zitzaien Ruiz de Larramendi eta Garmendiari. Elite mailakoan, Elola eta Apezetxea bikoak 22-14 irabazi zion Azketa eta Lizeagari.

Irudietan: R. de Larramendi eta A. Garmendia bikoa eta I. Amiano eta Ibarloza bikoaren arteko partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!