Martxel Iztuetak azaroaren 11n egingo du debuta Tolosan

Ataria 2022ko urriaren 27a

Beotibarren jokatuko du profesionaletako lehen partida tolosarrak, Unai Laso aurrean duela. Jaka eta Aranguren izango dituzte aurkari.

Iztuetak azaroaren 11n, ostiralez, egingo du debuta Baiko Pilota enpresarekin, etxean. Jaialdia 20:45ean hasiko da eta 18 urteko gazteak buruz buruko txapeldunaren laguntza izango du.

Jaialdiko lehen partida Alberdi-Elizegi eta Zubizarreta III-Salaverri II.ak jokatuko dute. Ondoren debutatuko du Iztuetak. Sarrerak EntradasFronton web orrialdean daude salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!