Festak datoz Larramendira

Ataria 2022ko urriaren 27a

Ostiraletik igandera festak ospatuko dituzte Tolosako Larramendi auzoan; bihar lehertuko da txupinazoa, 18:00etan, Manex Civico eta June Lopetegi  atleten eskutik.

Larramendi Auzo Elkarteak beste urte batez antolatu ditu auzoko festak, asteburu honetarako. Bihar hasiko dira festak, auzotarrak diren Tolosa CF-ko Manex Civico Urretabizkaia eta June Lopetegi Telleria atleta gazteek txupinazoa jaurtitzen dutenean. 

Igandera arteko egitaraua antolatu dute, baina azaroaren 1ean, astelehenean, barrakak eta txosna zabalik izango dira. 

Egitaraua

  • Urriak 28, ostirala
    • 17:30. Txokolatea.
    • 18:00. Txupinazoa, Manex Civico eta June Lopetegi  atleten eskutik.
    • 19:00. Buruhandiak.
    • 19:30. Pintxo-potea.
    • 23:00. DJak: Aitor Guntin eta Ekain Conde.  
  • Urriak 29, larunbata
    • 10:00. Diana dultzaineroekin.
    • 11:00-13:00. Zirko eta ponpa tailerra, Intujairen eskutik. 
    • 12:30. Iraunkorrak txaranga.
    • 14:00. Bazkaria norberak eramanda.
    • 16:00-18:00. Gertuko magia, Diego Calavia eta Jon Zabal.
    • 17:30. Iraunkorrak txaranga. 
    • 18:00-19:00. Zirko ikuskizuna: Xabi Larrea Up. 
    • 19:00. DJ Andoni, umeentzat. 
    • 23:00. DJ Andoni, helduentzat.
  • Urriak 30, igandea
    • 10:00. Txistulariak. 
    • 11:00. Aldi bereko xake partidak. 
    • 11:00. Patata tortilla lehiaketa. 
    • 14:00. Bazkaria. 
    • 17:00. Buruhandiak. 
    • 17:00. DJ Dani.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!