'Jaque Mate', film labur onena

Ataria 2022ko urriaren 24a

Rafa Puig bartzelonarraren film laburrak irabazi du Zeinu Hizkuntzan egindako Filmen Nazioarteko XIII. Jaialdia; beste bost sari ere irabazi ditu.

Larunbatean, Tolosako Topic-en ospatu zuten Gainditzen elkarteak antolatzen duen Zeinu Hizkuntzan egindako Filmen Nazioarteko XIII. Jaialdia. Guztira, 15 film labur aurkeztu ziren lehiaketara, eta Jaque Mate izan zen irabazle nagusia.

Sariak:
  • Film labur onena: Jaque Mate.
  • Zuzendaritza onena: Jaque Mate.
  • Gidoi onena: Jaque Mate.
  • Muntaia onena: Jaque Mate.
  • Argazkilaritza onena: Jaque Mate.
  • Emakumezko aktore onena: Mentira.
  • Gizonezko aktore onena: Jaque Mate.
  • Zuzendaritza gazte onena: Buscadoras de fantasmas.
  • Publikoaren saria: La Eclosion.
  • Atzerriko film labur onena: La Eclosion.
  • Atzerriko film labur onena (bigarren saria): La carta de 32 años.
  • Atzerriko film labur onena (hirugarren saria): ¡Huevo!.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!