Tolosa CF mendeurrena

Lehia sanoa sortuz

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko urriaren 22a

Atletismoa kalera atera nahi izan dute, eta Tolosa CF-ren mendeurrenaren harira, Atletismo sailekoek 4x400 metroko proba egin dute, San Frantzisko pasealekuan.

Tolosako San Frantzisko pasealekuak itxura berria zuen gaur arratsaldean. Atletismoko pista bilatu dute Tolosa CF-ko Atletismo sailekoek.

Hiru mailetan banatuta aritu dira lehian, eta umore ona izan da protagonistetako bat. Festa kutsua zuen atletismo pista berriak. Lehia sanoa sortu nahi izan dute probarekin, eta herritar gazteenak atletismora gerturatzea izan dute helburuetako bat. 4x400 proba izanik, lau kideko taldeak osatu behar izan dituzte parte hartu dutenek; neska-mutilez osatuak guztiak.

Ikusmina sortu du, eta pistaren bi aldeetara egon dira animatzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!