Tolosako Herritarren Batzarra abiatu dute

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 22a

Osasuna eta ongizate emozionala izango dute hizpide antolatu dituzten bost saioetan. Abenduaren 19an egingo den azken saioan, udal ordezkariei aurkeztuko zaizkie proposamenak horien bideragarritasuna aztertzeko.

Gaur eman diote hasiera Herritarren Batzarrari, eta guztira 32 herritar izango dira datozen larunbatetan osasuna eta ongizate emozionalaren inguruan hausnartu eta deliberatuko dutenak. Saio bakoitzean gai horren inguruko adituen eskutik informazioa jaso eta hausnarketa egingo dute. Abenduaren 19an egingo duten azken saioan, udal ordezkariei aurkeztuko zaizkie herritarrek landutako proposamenak. Ondoren, udal arduradunek ekarpen horien guztien bideragarritasuna aztertuko dute eta azken saio batean, 2023an egingo dena, herritarrek egindako gomendioei erantzuna emango diete, zein inplementatuko diren eta zein ez eta zergatik azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!