Gehigarria: etxebizitza

Eraikuntza lanetarako aproposa

Ataria 2022ko urr. 25a, 09:59

Asegurogintza aseguru artekaritzak Ordizian eta Donostian ditu bulegoak. Ezagutza zabala du eraikuntza lanetarako aseguruetan eta oso lagungarria izan daiteke etxebizitza promotore eta enterpresatan. Izan ere, eraikuntza prozesuan behar diren aseguruak kudeatzen laguntzen dute. «Lan bakoitzak eskatzen duen babes beharra aztertuko dugu, merkatuan dauden aseguru aukerak baliatuz», esan dute.

Eskaintza zabala dute eta horietako bat da aseguru dezenala deiturikoa. «OCT zerbitzua ere kudeatu dezakegu. Eta eraikuntza lanak bukatu bezain pronto, erregistroan aurkeztu beharreko ziurtagiria prestatzen dugu».

Eskaintza zabal horren adibide da ere, hiru urteko bermea eskaintzen dutela, eraberritze lanetarako bereziki pentsatua. Horiek horrela, LOE legeak urte beterako edo hiru urterako agintzen dituen bermeak babestu ditzakete.

Erantzukizun zibila da eraikitze lanean kontuan hartu beharreko beste alderdietako bat eta Asegurogintza aseguru artekaritzan lan bakar baterako edo urte guztiko obra guztiak estaltzeko aukera eskaintzen dute. Poliza ireki bat egiten dute horretarako. Dena den aipatutakoak ez dira eskaintzen dituzten aukera bakarrak eta abalak egiteko edo istripu aseguruak kontratatzeko aukera eskaintzen dute. Zentzu horretan arrisku oro babesteko eraikuntza asegurua aipatu dute. «Obraren garapenean eragin dezaketen kalteak babestu daitezke, bai kaltearen sorburua proiektuan dagoenean eta baita lanaren egikaritzean dagoenean ere». 

Asegurogintza aseguru artekaritza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!