Itxura berritua du Tolosako San Frantzisko pasealekuko 11. zenbakian dagoen Laboral Kutxaren bulegoak. Bezeroen beharrak kontuan hartuta berritu dute bulegoa, Maite Urruzola Lizarribar Tolosako bulegoko zuzendariaren esanetan, «kalitatezko arreta emateko kanala izaten jarraitzeko».
Zein aldaketa egin dituzue Tolosako bulegoan?
Egindako aldaketekin bulego berria bulego hibrido bilakatzen ari da, horrela, bezeroei kalitate hobeagoko arreta eman ahal diegu, presentzialki edo digitalean. Pribatutasuna, erosotasuna eta malgutasuna hobetu ditugu. Era berean, ekipamendu modernoez hornitu dugu, besteak beste, erreminta digitalez: bakoitzak bere ordenagailu eramangarriak ditugu, wifia daukagu, eta pantaila digitalak jarri ditugu sarreran edota bilera geletan. Bulegoak bezeroei kalitatezko arreta emateko kanala izaten jarraitu nahi du, non pertsonak pertsonekin erlazionatuko diren, izan aurrez aurre edo digitalean, baina betiere gertutasuna zainduz, entitatearen elementu bereizgarria horixe baita.
Bulego berria, bulego irekia eta gertukoa da, entitateak dituen balioekin identifikatzen dena, eta aterpea izan nahi duena: gertukoa izatea eta pribatutasuna lehenesten ditugu, mendia bezala sendoa eta sustraitua dago bere ingurunean, eta herriari erreferentzia eginez, konpromisoa, konexioa eta komunitatea indartzen ditu. Egindako berrikuntza Laboral Kutxaren apustu irmoa da, zerbitzuak eta lekukotasuna mantenduz, bezero zein lankideon erosotasuna bermatzeko.
Nola eragingo die aldaketa horiek bezeroei?
Harremanak izateko aukera erraztu zaie, nola bezeroei, hala balizko bezeroei. Gure leloarekin bat datorrela uste dugu: Bada beste modu bat. Bulegoan gune berriak diseinatu ditugu, elkarrizketarako eta kudeaketarako pribatutasuna hobetzen lagundu digutenak.
Zein bide dituzue bezeroarekin harremanak izateko?
Aurrez hitzordua lotzeak bezeroari zerbitzu egokituago bat eskaintzeko aukera ematen digu. Hitzordu hori elkarrizketa presentziala edo digitala izan daiteke. Bezeroak bulegora etorri beharrik izan gabe, erreminta digital bidez egin dezakegu elkarrizketa, eta modu hau geroz eta gehiago ari gara erabiltzen: Laboraleko plataformaren barruan sartu eta bideo deia egiteko aukera dago, edo idatziz ere izan daiteke elkarrizketa, txat moduan. Bi modu horietan dokumentuak partekatzeko aukera ere eskaintzen dugu, momentuan bertan bezeroarekin komentatu ahal izateko. Hori guztia ingurune seguru baten barruan, noski.
Ordutegiari dagokionez ere egin duzue aldaketaren bat.
Bezeroen kudeaketarako ordutegia zabaldu dugu. Egungo ordutegia gai operatiboetarako mantendu dugu, hau da, sarrerako leihatila eguerdira arte dugu zabalik, baina kudeaketarako 08:30etik 18:00etara zabaltzen dugu orain, eguerdietan itxi gabe.
Zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzue. Hipoteken kasuan, nola dago interes tasa gaur egun?
Egun interes tasak maila erakargarrian daude. Jakina da igo direla, baina kontuan izan behar da azkeneko urteetan oso maila ezohikoan egon direla. Bost urtez Euriborra negatiboan izan dugu, eta hori ez zen ohikoa.
Nolako hipotekak eskaintzen dituzue?
Gure hipoteken ezaugarriak erosoak eta malguak dira, hau da, bezeroen beharretara egokitzen ditugu. Esate baterako, epea egokitu daiteke bezeroen momentuko beharretara egokituz, eta ondorioz, kuota handitu edo txikitu daiteke. Bezeroak gabeziak ere eska litzake, mailegu berean bi aldiz. Horrela, denbora horretan, interesak soilik ordaindu beharko ditu, ez du amortizatuko. Tramiterik eskatzen ez duen zerbait da, eskaera egin eta justifikatu beharrik ere ez da izaten, eta jendeak baloratzen du hori.
Aseguru arloan ere baduzue eskaintza.
Oso eskaintza zabala daukagu, norbanakoentzat, familia, enpresa, negozio eta autonomoei zuzentzen dieguna. Badugu elementu bereizgarri bat: gure taldean aseguruetan bakarrik lan egiten duen kudeatzaile bat daukagu, espezialista dena. Horrek izugarri indartzen du gure zerbitzuaren kalitatea. Ez da soilik saltzera mugatzen, aholkatu ere egiten du, esaterako, bezeroak dauzkan polizak beste ikuspuntu batetik irakurtzen ditu, nola hobetu jakiteko. Horrela, bezeroaren asebetetze maila ona lortuko da. Gure aseguru etxea Lagun Aro da, eta merkatu ikerketek adierazten diguten moduan, oso ondo posizionatuta gaude. Marka propioa izateak baditu bere abantailak, izan ere, gure bezeroek finantzak eta aseguruak app berean eraman ditzakete, edozein kontsulta, eragiketa edo bestelako egiteko.
Baduzue beste bereizgarririk aseguruetan?
Berrikuntza bat daukagu. Bezeroak gurekin dituen aseguruak batu, eta hilabeteka bere prima ordaindu dezake. Esaterako, hilabete berean tokatuko zaio etxearen eta autoaren asegurua ordaintzea, bada, multiaseguru kontu bat ireki, aseguru guztiak biltzen dituena, eta 10 hilabetetan ordaindu dezake prima, inongo kostu eta interesik gabe.
Laboral Kutxa
- Helbidea. San Frantzisko pasealekua 11, Tolosa
- Telefono zenbakia. 943 65 02 61
- Webgunea. Laboralkutxa.com