Iker Vicente gaur ere Tolosako Kantabrikon egongo da

Ataria 2022ko urriaren 21a

Nafarrak desafioa bota die Eneko Otaño eta Julen Alberdi 'Txikia IV'.ari. Gaur arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara, Kantabriko tabernan egongo da.

Aitzol Atutxaren zain egon zen Iker Vicente joan den ostiralean Tolosako Kantabrikon. Apustua bota zion bizkaitarrari, baina Atutxa ez zen agertu. Gaur, bikote baten zain egongo da Vicente. Apustua ondorengoa izango litzateke: Nafarrak 40 kanaerdiko ebaki beharko lituzke; Otaño-Txikia IV.ak 41, hau da, batek 20 jarraian eta besteak 21. Apustua itxiko den edo ez gaur iluntzean jakingo da, baina Julen Alberdik, adibidez, adierazi du ez dela azalduko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!