Aurrera Tolosa elkarteko hiru pilotarik Ogi Berri Txapelketan jarraitzen dute

Ataria 2022ko urriaren 20a

IX. Ogi Berri Pilota Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoari hasieran eman zitzaion larunbatean, gizonezkoen lehen jardunaldiarekin.

Promesen mailan, Aurrera Tolosa elkarteko Ander Perurena eta Arkaitz Gabirondo bikoak 22-18 irabazi zion Etxeberria eta M. Garciari. Hasieran Perurenak eta Gabirondok markagailuan alde egin bazuten ere, Etxeberriak pauso bat eman zuen aurrera eta partidaren bukaera zaildu zien. Lehen mailan, Intxurreko Iker Zubeldiak eta Epleko Odriozolak 22-14 galdu zuten Etxaniz eta Eskuzaren aurka. Irabazleak 8-0 aurreratu ziren markagailuan eta aurrerago besteak bi tantora hurbildu ziren, baina Eskuzak agindu zuen eta irabaztea lortu zuten. Elite mailan Aurrera Tolosako Julen Aizpuruk Oberenako Josu Igoarekin batera 22-20 irabazi zien mata eta Cuairan bikoteari. Aizpuruk oso seguru jokatu zuen, eta bere jokoak garrantzia handia izan zuen txapelketan aurrera egiteko beharrezko zen garaipena lortzeko.

Bigarren jardunaldia

Larunbat honetan, urriak 22, jokatuko da bigarren jardunaldia Beotibar pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Promesetan Arrillaga eta Albeniz (Aurrera Tolosa) bikotea Amundarain (Aurrera Tolosa) eta Emaldiren aurka ariko dira. Lehen mailakoan, R. de Larramendi eta A. Garmendia bikoak I. Amiano (Aurrera Tolosa) eta Ibarloza bikoaren aurka jokatuko du. Elite mailan, Elola (Aurrera Tolosa) eta Apezetxea bikoa Azketa eta M. Lizeaga bikoaren aurka ariko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!